2022/10/21

Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan

 

  •     Partikularrentzat eta negozio txikientzat da zerbitzua, elkarteak toki-entitateei eskaintzen dien energia-zerbitzuaren osagarri.
  •     Bulegoa “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan dago. Nafarroako Gobernuak eta EBk finantzatzen dute proiektu hori, Landa Garapeneko Programaren bidez (2014/2020).

 

Argiaren eta gasaren kontratuei buruz informatzea, kontsumo-ereduei buruzko diagnostiko pertsonalizatuak egitea eta dirua eta energia aurrezteko neurriak proposatzea. Horiexek dira Cederna Garalur elkarteko energia-aholkularitzako bulego berriaren helburuak, bereziki Nafarroako Mendialdeko partikularrentzat eta enpresa txikientzat.

Gainera, elkarteak dibulgazio-hitzaldiak antolatzeko asmoa du, autokontsumo partekatuko instalazioei edo energia-komunitateen ezaugarriei buruzkoa, independentzia energetikoa sustatzea helburu.

Interesa dutenek 697655664 telefonora deitu edo infoenergia@cederna.es helbidera idatz dezakete

  • Informazio gehiago:
    •     Lorea Jamar. Proiektuen teknikaria. Tel: 639900318. Helbide elektronikoa: ljamar@cederna.es
    •     Haizea Meoki. Energia-zerbitzuaren teknikaria. Tel: 697655664. Helbide elektronikoa: infoenergia@cederna.es