2022/10/21
Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan
- Partikularrentzat eta negozio txikientzat da zerbitzua, elkarteak toki-entitateei eskaintzen dien energia-zerbitzuaren osagarri.
- Bulegoa “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan dago. Nafarroako Gobernuak eta EBk finantzatzen dute proiektu hori, Landa Garapeneko Programaren bidez (2014/2020).
Argiaren eta gasaren kontratuei buruz informatzea, kontsumo-ereduei buruzko diagnostiko pertsonalizatuak egitea eta dirua eta energia aurrezteko neurriak proposatzea. Horiexek dira Cederna Garalur elkarteko energia-aholkularitzako bulego berriaren helburuak, bereziki Nafarroako Mendialdeko partikularrentzat eta enpresa txikientzat.
Gainera, elkarteak dibulgazio-hitzaldiak antolatzeko asmoa du, autokontsumo partekatuko instalazioei edo energia-komunitateen ezaugarriei buruzkoa, independentzia energetikoa sustatzea helburu.
Interesa dutenek 697655664 telefonora deitu edo infoenergia@cederna.es helbidera idatz dezakete
- Informazio gehiago:
- Lorea Jamar. Proiektuen teknikaria. Tel: 639900318. Helbide elektronikoa: ljamar@cederna.es
- Haizea Meoki. Energia-zerbitzuaren teknikaria. Tel: 697655664. Helbide elektronikoa: infoenergia@cederna.es