2024/07/04

PEDIATRAK ORAIN! | Pediatriako espezialistaren lanpostuari buruzko egungo egoera | Komunikatua

 

Pediatriako espezialistaren lanpostuari buruzko egungo egoera:

Joan den ekainean, hutsik geratu zen Ultzamaldeko oinarrizko osasun-eremuko (Ultzama, Anue, Basaburua eta Odietako bailarek osatua) pediatrako lanpostua, hura betetzen zuen profesionala beste lanpostu batera aldatu baitzen.


Osasun-zentroarekin eta iparraldeko zuzendariordetzarekin harremanetan gaude informatuta egoteko. Lanpostu hutsa noiz beteko zain gaudela, jakinarazi digute zerbitzu hori behar duten erabiltzaileei familiako medikuak arreta presentziala emanen diela bailara bakoitzeko osasun-zentroan. Espezialista bat beharrezkotzat jotzen den kasuetan, San Martín Doktorea zentrora (garai bateko Solchaga) bidaliko dituzte erabiltzaileak.  


Egoera horrelakoa izanik, Ultzamaldeko oinarrizko osasun-eremua osatzen duten bertze udaletxeekin batera lan eginen dugu eta osasun batzordearen mahaia deituko da. Jakin badakigu, gainera, Osasun kontseilaria, Fernando Dominguez Cunchillos, Legebiltzarrean galdetua izanen dela azalpenak eman ditzan.


Landa-eremuetan kalitatezko zerbitzu publikoak izan ditzagun aldarrikatzen eta lan egiten jarraituko dugu.