PRENTSA OHARRA: 2021eko udazkeneko kanpaina mikologikoa hastera doa
Irailaren 24an, ostiralarekin, abian jarriko da beste kanpaina mikologiko bat, hamabosgarrena.
Ultzamako Parke Mikologikoaren helburua da zizen bilketa jasangarria izatea hiru esparrutatik:
- Ingurumenekoa:erosotasunez, masifikaziorik gabe, espezieak eta haien habitat kontserbatzeko aukera emanez
- Soziala:bizikidetza atsegina bilatuz, bertako bizimoduei eragozpenik eragin gabe
- Ekonomikoa:kudeaketaren finantzazioaren bidez eta Udalari kanon bat ordainduz
Horretarako, gehieneko karga bat ezartzen da baso-pista bakoitzean, gainditu ezin dena.Eman beharreko baimenen kopurua mendiaren harrera-ahalmenera egokitzen da, betiere gehieneko karga errespetatuz eta inola ere gainditu gabe.Horrela ziurtatuko dugu ez dela gertatuko gehiegizko jende kopururik eta baliabidearen gehiegizko ustiaketarik.
Kudeatzaile aldaketa dela eta, web eta telefono berriak ditugu: www.parquemicologicoultzama.com eta 646184263. Jendearendako ordutegia mikologiari buruzko informazio gunean 8:30etik 15:00etara izanen da ostiral, larunbat, igande eta jai-egunetan irailaren 24tik azaroaren 14ra.
Kanpaina honetan jarduera ugari proposatzen ditugu, batzuk ohikoak eta beste batzuk berriak.
- Mikologia ikastaro erdipresentziala. Ikastaroa pentsatuta dago bakoitzak bere prestakuntza ibilbidea egin dezan.Argibide gehiago
- 19 bisita mikologiko gidatu eta 3 “zizei argazkiak eginez” bisita. Argibide gehiago
- Parte mikologikoa. Irailaren 16tik, ostegun arratsaldero parte mikologikoaren webgunean argitaratuko da.Parte mikologikora joan
- Mikologiari buruzko aholkularitza. Irailaren 24tik ostiral, larunbat, igande eta jai-egunetan 13:00etatik 15:00etara mikologiari buruzko aholkularitza.Parkeko abonatua ez bazara kontsulta bakoitzak 3 euroko kostua du.
Era berean, iragarri nahi dugu urriaren 17an, igandearekin, X. Onddo Eguna eginen dela Ultzamako Turismo Garapenerako Elkarteak antolatua.Horren aurretik 15ean, ostiralean, on-line eta presentziala izanen den “Gure basoetako onddo medizinalak eta haien aplikazio praktikoak” hitzaldia emanen du Raul Fraile mikologoak.Eta urri osoan Larraintzarko zentro zibikoko atarian zizei buruzko erakusketa fotografikoaz gozatzeko aukera izanen da Patxi Perez Zugastiren eskutik.
Gogora dezagun Ultzaman zizak biltzeko baimena behar dela, eta baimen hori on-line, informazio gunean edo bailarako 4 ostatutan eskuratzen ahal dela.Aurten, berrikuntza gisa, zizak biltzeko asteburuko baimen berria atera dugu 12 eurotan.