PRENTSA OHARRA: Ultzamako Larraintzar HLHIPko eskola-jantokiaren barrualdea birmoldatzeko obrak.
Ultzamako Udalak ikastetxeko jantokia berregokitzeko obren lizitazioa argitaratu du.
2022ko apirilaren 22an egindako ezohiko bilkuran, jantokia berregokitzeko obren lizitazioa onartu zen, 219.233,07 + BEZ zenbatekoarekin.
Udalak, Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta, obra burutzeko, 140.000 euro arteko partida eta beste 80.000 euro deialditik jasoko ditu.
Lizitazio-iragarkia Nafarroako Kontratazio Atarian dago eskegita. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 12a arte da, 14:00etan.
Eskaintza osatzen duten dokumentuak Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataformaren bitartez soilik aurkeztu beharko dira: www.contrataciones.navarra.es
Obrak, laster bezala, 2022ko ekainaren 27tik aurrera hasiko dira eta 2022ko irailaren 5erako amaitu beharko dira.
Hilabete BATEKO EPE GEHIGARRIA ezartzen da azken lanak gauzatzeko, horrek ez du eskolako jantokia martxan jartzeko oztopoa izan behar, Proiektuaren obra-akordioan deskribatzen den bezala.