Prentsa Oharra: Ultzamako Osasun Eskualde Oinarrizkoa osatzen duten udalek Nafarroako Gobernuari Pediatria Zerbitzua berrezartzea eskatu diote
Anue, Lantz, Odieta, Basaburua eta Ultzamako Udalek mozioak onartu dituzte Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuari eskatzeko beharrezko baliabide guztiak jar ditzala Ultzamako Osasun Eskualde Oinarrizkoko pediatria zerbitzua ahalik eta lasterren martxan egon dadin.
4.000 biztanle dituen Ultzamako Osasun Eskualdea, despopulazio-arriskuan dagoena, gaur egun egoera kritikoan aurkitzen da pediatra lanpostuan dagoen ezegonkortasunagatik. Ekainaren 20tik, ez dago pediatria zerbitzurik, eta horrek hutsune nabarmena sortu du. Arreta falta horrek familiak Iruñera mugitzera behartzen ditu, baita eragozpen eta zailtasun askori aurre egitera.
Hori guztia kontuan harturik, eta egoera hori aspalditik errepikatzen dela kontuan izanik, udalek mozioak onartu dituzte eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari eskatu diote beharrezko baliabide guztiak jar ditzala Ultzamako Osasun Eskualde Oinarrizkoko pediatria zerbitzua ahalik eta lasterren martxan jarri eta une honetan sortutako hutsunea bete dadin.
Udalek Nafarroako Osasun kontseilari Fernando Domínguez Cunchillosi eskatzen diote berma ditzala Ultzamako Osasun Eskualde Oinarrizkoko pediatria zerbitzurako behar diren baliabideak. Ondorioz, Osasun Zentroak une oro zerbitzu hori emateko behar diren profesionalak izatea eskatzen da.