2026/06/12

Udarako lan eskaintza – Familia langilea (Etxez Etxeko Zerbitzua)

Lan eskaintza.jpeg

Ultzamaldeko Etxez Etxeko Zerbitzuan familia langile baten ordezkapena egiteko pertsona baten bila gabiltza.

  • Kontratua: 2026ko ekainaren 22tik irailaren 4ra (bi egunak barne)
  • Lanaldia: %83,33
  • Ordutegia: 09:00etatik 15:00etara
  • Soldata: D maila, hitzarmenean ezarritako osagarriekin
  • Ezinbesteko baldintza: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan lan egiteko beharrezkoa den titulazio soziosanitarioa izatea.

Lanaren deskribapena:
Ultzamaldeko herri desberdinetako etxeetan aritzea, mendekotasuna edo laguntza beharrak dituzten pertsonei etxean arreta emanez. Helburua pertsona horien autonomia sustatzea eta eguneroko jardueretan laguntzea da: arreta pertsonalean, etxeko lanetan eta gizarte-harremanetan, besteak beste.


Interesa duen edonork edo informazio gehiago jaso nahi duenak gurekin harremanetan jar daiteke.