2026/06/12
Udarako lan eskaintza – Familia langilea (Etxez Etxeko Zerbitzua)
Ultzamaldeko Etxez Etxeko Zerbitzuan familia langile baten ordezkapena egiteko pertsona baten bila gabiltza.
- Kontratua: 2026ko ekainaren 22tik irailaren 4ra (bi egunak barne)
- Lanaldia: %83,33
- Ordutegia: 09:00etatik 15:00etara
- Soldata: D maila, hitzarmenean ezarritako osagarriekin
- Ezinbesteko baldintza: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan lan egiteko beharrezkoa den titulazio soziosanitarioa izatea.
Lanaren deskribapena:
Ultzamaldeko herri desberdinetako etxeetan aritzea, mendekotasuna edo laguntza beharrak dituzten pertsonei etxean arreta emanez. Helburua pertsona horien autonomia sustatzea eta eguneroko jardueretan laguntzea da: arreta pertsonalean, etxeko lanetan eta gizarte-harremanetan, besteak beste.
Interesa duen edonork edo informazio gehiago jaso nahi duenak gurekin harremanetan jar daiteke.
Ultzama
















