2021/11/05

Ultzamako Udalaren eta Lizasoko Kontzejuaren oharra, Lizasoko jaietan gertaturiko eraso sexistaren aurrean

LIZASOKO FESTETAN IZANDAKO ERASO SEXISTAREN AURREAN (Irakurri ere hemen)

Festa gune ofizialak berriro gurera bueltatzen ari dira, eta tamalez, hauetan berriro ere eraso sexistak ematen ari dira.

Emakumeen kontrako indarkeriak eraso mota hauek bere baitan biltzen ditu eta pertsonen oinarrizko eskubideen eta emakumeen askatasunen urraketa larrienetako bat da.

Honen aurrean adierazi nahi dugu gertaera hauek egiturazkoak direla eta gizon eta emakumeen arteko botere harremanekin lotuta daudela, emakumeak gizonekiko menpekotasun egoeran iraunaraztea helburu dutelarik.

Horregatik beste behin ere esan nahi dugu kalea, eguna eta gaua denok disfrutatzeko direla eta emakumeek askatasunez okupatu eta disfrutatzeko eskubidea dutela. Emakumeek beraien harremanak kudeatzeko eta euren gorputz eta sexualitateari buruz askatasunez erabakitzeko eskubidea dute.

Amaitzeko Lizasoko festetan izandako erasoari aurre egin zioten emakumeen erantzuna eta hauei eskainitako babesa eta laguntza goraipatu nahi dugu eta irmotasunez adierazten dugu eraso sexisten aurrean jarrera konprometitua edukitzen jarraituko dugula.

ULTZAMAKO UDALA eta LIZASOKO KONTZEJUA