Eskolako gunean ROKODROMO bat eraiki da Guraso Elkartearen eta Udalaren lankidetzari esker

Larraintzar Ikastetxeko komunitateak rokodromo berria du eskolako gunean, Guraso Elkartearen eta Udalaren arteko lan eta koordinazioaren emaitza gisa.
Guraso Elkartetik proposatutako proiektu honek hasieratik jaso zuen Udalaren babesa ta laguntzarako prestutasuna. Proiektua auzolanean gauzatu da gehien bat, gurasoek denbora eta esfortzua eskaini dute ekimen hau errealitate bihurtzeko. Horrez gain, Udalaren babesa eta laguntza ere izan dute rokodromoa eraikitzeko.
Finantzaketari dagokionez, ekimena Guraso Elkartearen eta Udalak finantzatu dute, bi aldeek haur eta gazteen jolaserako eta hezkuntzarako guneak hobetzeko duten konpromisoa erakutsiz.
Azpiegitura berri honekin, haurrek jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko aukera izango dute, aisialdi osasuntsu eta hezitzaile baterako espazio berria eskainiz eskolako ingurunean.
Udalak azpimarratu nahi du eta eskerrak eman nahi dizkie proiektuan parte hartu duten guztiei, komunitate-lanak eskola ingurunea hobetzeko duen balioagatik.