Antzerkia euskaraz: "Buah txabal!"
Garikoitz Kortabitarte, goitizenez “Beti”, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan herrira atera da parrandara eta mugikorra galdu du. Garikoitzek “trajedia” hori kontatzen digu, euskararekin duen harreman gatazkatsua, lokaletako gazteen gaineko topikoak..
Unai Iturriagak idatzia eta Jon Zubiagak antzeztua.