Antzerkia: "¿Quién anda ahí?"

Superproducciones Mariaje taldearen eskutik (gazteleraz).

Mamu bikote bat kokatu da antzoki honetan, egunerokotasuna dibertigarri bihurtuz. Inork ez dituela ikusten uste dute, baina zerbaitek huts egin du eta Rebecak eta Albertek dituzten sekretuez gure besaulkitik goza dezakegu.Antzezlan ikaragarriak eskaintzeko entseatzen dute, beren garaiko aktorerik onenak direla pentsatuz.