Antzerkia: ¡SÁLVESE QUIEN PUEDA! (AXOLAGABE)

Komedia zoro eta zentzugabea non Juan Garcia izeneko taxilari batek, nahiz eta daraman bizitza lanpetuari aurre egiteko ordutegien plangintza zorrotz bat egin, ikusten duen nola joaten zaion dena pikutara istripuz ospitale batean amaitzen duenean. Hiru funtziotan eskainiko da estrenaldi hau, bat ostiralean eta beste biak larunbatean.