Asisko Urmenetaren "Sugarren mende" komikiaren aurkezpen ilustratua

Asisko Urmeneta komigilea gure artean izango dugu"Sugarren mende" bere lana aurkezten.

Duela lau mende, Inkisizioak segada ikaragarriak egin zituen Nafarroan, Erronkariberritik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Zerk eraman zituen jurista eta teologo ilustratu haiek gure arbasoei sorginak zirela aitorraraztera?

Honen inguruan ikertu du Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikian eta bere ilustrazioak marraztuz azalduko digu.