Dokumentala: AMADAS (MARGA GUTIERREZ) - Gaztelaniaz
Idoia, Pili, Rosa eta Emma ezgaitasunen batekin bizi dira. Ahalduntze tailer batera joaten dira. Haien beldur, zalantza eta kezken atzean, ohartzen gara badela batzen dituen zerbait sakonagoa: indarkeria.
Eta galdera bat beti bere buruan: maitatuak sentituko al dira inoiz? Protagonistetako bik parte hartuko dute.