Helduentzako ipuin-kontaketa musikatua: ONGI ETORRI (Amelie Elizagoien eta Itziar Olague)

Gure herriko tabernak Ongi Etorri izena zuen. Mundua Ongi Etorrin hasi eta bukatzen zen. Bertatik, ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen … Eta orain, gonbidatu nahi zaituztegu, biola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun honen bitartez, txoko txiki hartako unibertsoa ezagutzera.

*Euskaraz