Hitzaldia: AMELIA TIGANUS - Gaztelaniaz

Amelia Tiganusek, “La revuelta de las putas”  liburu ospetsuaren egileak, borroka feminista bere bizitzaren ardatz bihurtu du, bost urtez pertsonen salerosketaren biktima izan eta sexu-esplotazioa jasan ondoren. Sexu-indarkeriaren, pornografiaren eta prostituzioaren arteko loturei buruz hitz egingo du, eta sexualitate osasuntsua bizitzeko proposamen etikoak azalduko ditu.