Hitzaldia : “BIZITZAN ARTEKATUTAKO LIBURUAK” (Joseba Sarrionandia)

ADI ORDUTEGIARI!

Ezin da euskal literaturari buruz hitz egin Sarrionandia aipatu gabe. Pott banda osatzen hasi zenetik gaur arte, gure letrei egin dien ekarpena funtsezkoa eta emankorra izan da, ia urte bakoitzeko izenburu batekin: sarituak izan diren “Lagun izoztua” edo “Moroak gara behelaino artean?” edo saririk garrantzitsuena -irakurleen aintzatespena-  jaso duten ezin konta ahala lanak: “Ni ez naiz hemengoa”, “Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak”, “Marginalia”, “Gartzelako poemak”, “Kolosala izango da”... Hitzaldi honetan egileak bere bizitza eta literatura uztartzen dituen ibilbide bat eskainiko digu. Sarri, izan ere, euskal literaturaren historia bizia da.  

*Euskaraz