Igandean zinema: Pride (2014)

Pride (2014)
Erresuma Batua
Drama, komedia, historikoa, LGTB zinea
Zuzendaria: Matthew Warchus.
Aktoreak: Bill Nighy, Imelda Staunton, Dominic West, Paddy Considine.


Gaztelaniaz

Margaret Thatcherrek agintzen du eta Meatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) grebara deitu du. Film hau homosexualen eta langileen eskubideen arteko zubia da. Galesen meatzariak greba luzea eta gogorra gauzatzen ari dira. Hau dela eta, LGTB aktibistek diru bilketa egitea erabaki dute meatzariei laguntzeko asmoz. Hasieran, meatzariek ez dute onartu nahi, LGTB mugimenduarekin harreman esturik nahi ez dutelako. Hau ikusita, aktibistak Galesko herri txiki batera hurbildu dira haiekin harreman zuzenak izateko, eta, honek haien arteko adiskidetasuna bultzatzen du.