Komiki aurkezpena: AMAIUR! LIBERA STATE (Asisko Urmeneta)

Orain dela 500 urte ehun nafartar librek gogor egin zioten sei mila gizoneko armada inperialaren oldarraldiari aste oso batez. Erdiak hil ziren bertan, eta bertze erdiak preso eraman zituzten, katez kargaturik. Album honetan, Asisko Urmenetak konkista-gerla haren kronologia eta 1512tik 1522ra bitarteko okupazioaren makinaria aztertu ditu, baita inbasioaren kontrako erresistentzia epikoa ere, izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa...

(Euskaraz)