Kontzertua: AARÓN ROMERO
Gurekin izango dugu laster zeresan handia emango duen artista hau. Gazte izan arren Aarón hainbat aldiz igo da eszenatokietara milaka lagunen aurrean, bere aita Kutxi Romerorekin batera, Marea rock talde ezagunaren biretan. Larraintzarrera oso ongi lagunduta etorriko omen da kontzertu akustiko bat eskaintzeko. Hau da esan diguna: “Aupa, lagunok! Kontzertu honetan musikari handiek lagunduko didate. LINAJE talderako nik egindako abestiak eta Rock&Rollen bertsioak joko ditugu!”.