Kontzertua: FOLKKISS

Ikasturteari amaiera emateko, FOLKKIS taldearen kontzertu-festa izanen dugu. FOLKKIS taldea Alberto Blazkezek (eskusoinua eta ahotsa), Eneko Páézek (biolina eta koruak) eta Unai Otegik (txilibitua, zeharkako txirula, xirularrua eta koruak) osatzen dute. Hirukoteak Celtas Cortos, Sorotan Bele, Mago de Oz, Kepa Junkera edo The Pogues bezalako musika zelta talde ezagunen bertsioak eskainiko dizkigu.