Martxoak 8 - "Sumangali" argazki-erakusketa

Martxoaren 1etik 14ra, “Paz y Solidaridad” fundazioak, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñako Udalaren laguntzaz antolatutako erakusketa hau ikusgai egongo da Larraintzargo zentru zibikoan. Helburua ehungintzan aritzen diren Indiako emakume gazteen esplotazio egoera azalaraztea da.

“Sumangali” Indiako esaera zahar bat da, “zoriontsu ezkondutako emakumea” esan nahi duena eta bertako emakume gazteek, batzuetan umeek, sufritzen duten esplotazio modu bati erreferentzia egiten diona. Egoera hau Indiako hegoaldeko Tamil Nadu estatuan gertatu ohi da gehienbat. Hemen emakumeak ehungintzan lan egiteko errekrutatuak izaten dira eskala handian.

Erakusketak lan esplotazio egoera honen aurrean gizartea sentsibilizatzea du helburu.

Sumangali erakusketa