2024/09/09

0-3 URTE BITARTEKO HAURRENTZAKO ELKARGUNE GELA

 

Pasa den otsailetik ekainera Larraintzarko Ikastetxean espazio bat ireki zen 0-3 adineko haurrek disfrutatzeko. Bederatzi familia elkartu dira 5 hilabete horietan.

Uda pasa eta gero, berriz ere martxan jarriko da, urriaren 1etatik aurrera, asteartetan, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara.

Izena eman nahi dutenek eta baldintzak eta egutegia jakiteko, mezu bat idatzi ayuntamiento@ultzama.es helbidera zuen izen abizenak adieraziz.

Datuak babesteko oinarrizko informazioa: Ultzamako Udala. Helburua: Datuak erabiltzaileen kontrolerako erabiliko dira, baita espazio hori erabiltzearekin loturiko komunikazioak igortzeko ere.
Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
Informazio gehigarria: Udalaren web orrian www.ultzama.eus dpd@ultzama.es