2019/04/16

2019. urtean egindako arte, kultura eta kirol jarduerendako diru-laguntza deialdia

Helburua

Bi laguntza lerro hauekin, Udalak sormen propioa eta proiektu artistiko eta kulturalak sustatu nahi ditu gure eskualdean(musika, dantza, antzerkia, arte plastikoak, argazkilaritza, pintura, poesia, ipuinak…) alde batetik, eta bestetik, kirol modalitate orotan jarduera fisikoa bultzatu.

Diru-laguntzen kopurua

Aurrekontua 2.500 eurokoa da sormen artistiko eta kulturalerako (pertsona edo elkarte onuradun bakoitzari gehienez 1.250 euro emanez) eta beste 2.500 eurokoa jarduera fisikotarako (hemen ere, onuradun bakoitzari gehienez 1.250 euro emanez).

Nork eskatu ahal ditu?

Pertsona eta pertsona taldeentzako betekizunak
  • Eskabidea (udaletxean eskuragai)
  • Aurkezten den proiektua, zehaztua, eta aurrekontua.
  • NANaren kopia konpultsatua.
Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateentzako
  • Eskabidea (udaletxean eskuragai)
  • Aurkezten den proiektua, zehaztua, eta aurrekontua.
  • IFKaren kopia konpultsatua.
  • Idazkariaren ziurtagiria, non adierazten den beste diru-laguntzarik jaso den edo ez.
  • Estatutuen kopia
  • Zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuak izatearen aitorpena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskaera egiteko epea 2019ko MAIATZAREN 24ra arte

Zer baloratuko da?

Arte eta kultura sormenari dagokionean
  • Ultzamako erroldaturiko gazteek edo gazteendako eginiko proiektuak.
  • Ultzamako bizilagunak edo elkarteak (erroldaturik daudenak)
  • Euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzen duten proiektuak.
  • Genero ikuspegia kontuan hartzen duten proiektuak.
  • Ultzamako Bailara oinarritzat duten proiektuak.
  • Diziplina desberdinak nahasten dituzten proiektuak.
  • Kalitatea, interesa eta originaltasuna.  
Aktibitate fisikoei dagokienean
  • Ultzamako erroldaturiko gazteek edo gazteendako eginiko proiektuak.
  • Ultzamako bizilagunak edo elkarteak (erroldaturik daudenak)
  • Euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzen duten proiektuak.
  • Euskal kultura eta kirolak, hala nola euskal pilota eta herri kirolak, sustatzen dituzten proiektuak
  • Genero ikuspegia kontuan hartuz, berdintasunerako eta parte-hartze mistorako aukera errealak sortzen dituzten proiektuak