2020-2021erako Ikastaro eta Tailerrak: Izen-ematerako EPEA URRIAREN 28RA ARTE LUZATUA
Ikastaroetarako izen-emateak zabalik jarraitzen du urriaren 22ra arte. Ikastaroak hasteko unean, finkatutako taldeek Gobernuak une horretan baimendutako aforoak gainditzen badituzte, ikastaroak noiz eta nola eman ahal diren aztertuko da, parte-hartzaileen segurtasuna bermatu eta indarrean dauden neurri guztiak betetzeko
Izena emateko epea URRIAREN 28 ASTEAZKENERA ARTE LUZATU DA
- Orria bete eta korreoz ayuntamiento@ultzama.es helbidera bidaliz
- Egoitza Elektronikoan eskaera orokorra egin eta orria bete eta berau atxikituz
- Udaletxera pertsonalki eramanez (aurretik hitzordua hartuta, 948305115 telefonoan)
JARDUERA |
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
DESKRIBAPENA | PREZIOA (*) |
TALDEA OSATZEKO PERTSONAk |
DATAK |
Joskintza Tailerra |
Astelehena 18:00-19:30 |
Josten ikasi edo trebatu nahi duen edonorentzako ikastaroa (1) | 75€ / 80€ |
Gutxienez 5 Gehienez 8 18+ urtekoak |
Azaroak 2 - Ekainak 14 |
Ingelera |
Astelehena 18:30-20:00 |
Ingelera ikasten hasi nahi duten helduentzako ikastaroa. Praktikoki ezer ez edo benetan ezer ez dakitenentzako mailatik hasita. | 270€ / 290€ |
Gutxienez 5 Gehienez 8 18+ urtekoak |
Azaroak 2 - Ekainak 14 |
Ingurumenerako Sormenezko Teknologia Tailerra |
Larunbata 10:00-12:00 |
Software eta hardware librean oinarritutako proiektu teknologikoak taldeko elkarlanean garatzeko ikastaroa. Besteak beste, teknologiari eta elektronikari ezagutzak aplikatuz, ingurumenari lotutako proiektu bat sortuko da. Horien artean, estazio metereologiko bat. | 220€ / 235€ |
Gutxienez 8 Gehienez 12 12-16 urtekoak |
Azaroak 7 - Maiatzak 29 (20-22 saio, proiektuaren arabera |
Marrazkigintza eta Akuarela |
Astelehena 18:00-19:30 |
Marrazten eta akuarelarekin margotzen ikasteko tailerra (1) | 200€ / 210€ |
Gutxienez 5 Gehienez 8 18+ urtekoak |
Azaroak 6 - Ekainak 4
|
(1) Materiala eta tresnak norberaren kontu
(*) Ultzaman erroldatuta daudenentzako prezioa eta erroldatuta ez daudenentzako. Era berean, ikastaroetan jende kopurua mugatua da eta lehentasuna emanen zaie erroldatutakoen izen emateei.
Jarduera guztiak zentro zibikoan eginen dira, beraz, Covid19arekin erlazionatutako gomendio eta araudiei jarraituz Zentro Zibikorako ezarri den protokoloa aplikatuko da.
Oharra: Udaberrian, eguna luzatu ahala eta egoeraren nondik norakoa aztertuz, beste ikastaro batzuk eskainiko dira. Edozein proposamen egiteko, udalera idatzi ayuntamiento@ultzama.es helbidera.