2020rako Egur Epaitzen bandoa
Aurten, landuko den zonaldearekiko segurtasun arrazoiengatik eta Ingurumen Departamenduaren gomendioak jarraituz, epaitza guztiak egurgintza enpresa baten bitartez aterako dira.
Eskaera egiteko:
1. 012 telefonora deitu.
2. Eskaera egiteko epea 2020ko urtarrilaren 24ra izanen da.
Eskabideak aurkezteko betebeharrak:
1. Eskaera epaitzaren onuradunak berak egin beharko du.
2. Epez kanpo egindako eskaerarik ez da onartuko.
3. Behin eskaera eginda eta eskaera-epea amaituta, ezingo zaio eskatutako epaitzari uko egin.
4. Udal zergak ordainduta izatea eskaerak egiteko epea akitzen den egunean.
5. Ultzaman erroldaturik egon beharko du gutxienez 2 urte lehenagotik.
6. Familia unitate bakoitzeko lote bakarra adjudikatuko da (8 Tn ingurukoa), eta kontuan hartuko dira etxebizitza berean erroldaturik elkarrekin bizi diren pertsona guztiak.
7. Egurgileak eskaera egiteko unean zehaztutako Ultzamako helbide edo kokalekuan entregatuko du egurra.
8. Entregatzea ekainetik aurrera egingo da.
9. Tona bakoitzeko prezioa 42,5€ (BEZa barne) izango da.
10. Entregatutako pisu zehatzarengatik kobratuko da.