2022/09/15
2022-2023 ikasturterako tailer eta ikastaroak
Izena emateko epea IRAILAREN 26ra arte.
- Orria bete eta korreoz ayuntamiento@ultzama.es helbidera bidaliz
- Egoitza Elektronikoan eskaera orokorra egin eta orria bete eta berau atxikituz
- Udaletxera pertsonalki eramanez (aurretik hitzordua hartuta, 948305115 telefonoan)
- Ultzaman erroldatuta daudenentzako eta erroldatuta ez daudenentzako prezioak. Era berean, ikastaroetan jende kopurua mugatua da eta lehentasuna emanen zaie erroldatutakoen izen emateei.
- Jardueraren gehieneko prezioa adierazitakoa da (erroldatutakoentzat eta erroldatu gabekoentzat). Pertsona-kopurua ezarritako gutxienekoa baino handiagoa bada, prezioa jeitsi egingo da.
- Oharra: Udaberrian, eguna luzatu ahala eta egoeraren nondik norakoa aztertuz, beste ikastaro batzuk eskainiko dira. Ekintzen proposamenak egiteko, ayuntamiento@ultzama.es helbidera idatzi ahal da.