2022ko sormen artistiko kulturalari eta jarduera artistiko-kulturalen antolaketarako dirulaguntza
Helburua
a) Edozein diziplina artistikotan sorkuntza artistiko eta kulturalari laguntza ekonomikoa ematea:
dantza, musika, antzerkia, arte plastikoak, argazkigintza, pintura, poesia, ipuinak, bideoa eta abar.
Deialdi honetarako aurrekontua 1.600,00 eurokoa da.
b) Arte eta kultura jarduerak antolatzeko laguntza ekonomikoa ematea.
Deialdi honetarako aurrekontua 1.400,00 eurokoa da.
Pertsona/erakunde onuradunen betekizunak
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo elkarteak.
- Ultzamako bailarako toki-erakunde publikoak.
- Ultzamako udalerrian egoitza soziala duten erakunde pribatuak (JEZ).
- Ultzaman erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona fisikoak.
Laguntza horiek eskatzen diren jarduera edo jarduera zehatzari dagokionez, ezin izango da irabazi asmorik edo xederik izan.
Eskabideak aurkeztea
Deialdi honetan parte hartu nahi duten entitate, elkarte, talde edo pertsona fisikoek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte, oinarri hauek NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta BIHARAMUNETIK 15 EGUN BALIODUNEKO epean, Ultzamako Udalean edo erakunde honen egoitza elektronikoan behar diren agiriak aurkeztuz. (https://ultzama.clmtec.es/sede-portal/home).