2024/04/04

2024ko TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ordaintzeko epea zabalik

 

Diru-bilketako Erregelamenduari jarraikiz, Ultzamako Udalak zabalik dauka 2024ko apirilaren 15tik maiatzaren 17ra Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2024ko kuota igorriak ordaintzeko borondatezko epea.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

*OHARRA: Udaletxe honetan berriak diren ibilgailuak ez daude helbideratuta, eta hala egotea nahi bada, horretarako berariazko baimena eman behar du jabeak.