2026/01/07

2026ko plantilla organikoaren BEHIN BETIKO onarpena

Ultzamako Udalak, 2025eko irailaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa. 2025eko urriaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (204. zk.) eta iragarki-oholean dagozkion iragarkiak argitaratu ondoren, jendaurrean egon zen epean ez zitzaion alegaziorik egin 2026ko ekitaldirako plantilla organikoari.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarki hau eta Ultzamako Udalaren 2026ko plantilla organikoa argitaratzen dira.