2017/11/09
Bilera deialdia: Tokiko maparen aldaketaren inguruko bilera (azaroak 15, 17:30)
Tokiko Maparen aldaketa dela eta, Nafar Gobernuko Tokiko Administrazioko Zuzendari Nagusiarekin azaroaren 15ean arratsaldeko 17:30etan Larraintzarko Bentako areto nagusian egingo den bilerara deitzen zaituztegu.
Bileraren helburua egiten den planteamenduaren inguruko informazioa helaraztea eta planteamendu horretan Ultzama nola-non geratuko litzatekeen azaltzea da. Bestetik, zuen iritzia ezagutu eta dituzuen zalantzak argitzea da xedea.