2024/09/20

Bisita gidatuak Abaunzko kobara, izenemate epea irekita

Excavacion-Abauntz.jpg

Urriaren 6an, bisita gidatuak egingo dira Abaunzko kobara. 20 pertsonako lau bisita egingo dira, bi  bisita euskaraz eta bi gazteleraz. Bisita dohainik da.

Izen emateko sakatu hemen edo edo 948 012 012  telefonora deitu.

Izena emateko epea urriaren 3 arte zabalik.

https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Evento/4516 

Bisitan, Abauntz haitzuloa, egindako esku-hartzeak, aurkikuntza garrantzitsuenak eta Nafarroako historiaurrean duten garrantzia azalduko dira. Gainera, zuzenean ikusi ahal izango da nolakoa den indusketa arkeologikoaren prozesua talde guztiarekin. 

Bisitan parte hartzeko oharrak: 

  • Gutxieneko adin gomendatua: 10 urte
  • Bisitak Arraitz-Orkingo plazatik abiatuko dira.
  • Ibilbide motza da baina ez dago egokitua edo ez da egokia mugikortasun murriztua edo zailatasunak dituen pertsonentzako
  • Oinetako egokiak eramatea eskatzen da.

Abaunzko kobako lan arkeologikoekin lotuta, 2022-2023an egindako lanei buruzko informazioaren esteka: https://revistas.navarra.es/index.php/TAN/article/view/3872

Datuak babesteko oinarrizko informazioa: Ultzamako Udala. Helburua: Datuak bisitak antolatu eta kudeatzeko dira, baita bisita horri loturiko komunikazioak igortzeko ere.
Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
Informazio gehigarria: Udalaren web orrian www.ultzama.eus dpd@ultzama.es