2023/09/01

ENERGIA KOMUNITATEAK. Zer dira? Hitzaldia

 

Zer da Energia Berriztagarrien Komunitate (EBK) bat?

Komunitate batek osatzen duen entitate juridiko bat da eta bere helburu nagusia da. Komunitatea berarentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea.

Eta zertarako sortu EBK bat?

  • Energia-kontsumoa murrizteko eta, aldi  berean, gure bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Gure energia-faktura hobetzeko, kontzientziazio- eta eraginkortasun-neurriak hartuz, energia berriztagarriak erabiliz.
  • Energia-subiranotasuna bultzatzeko, erabakiak komunitatearen esku geratuz.
  • Tokiko ekonomia garatzeko eta zirkuitu ekonomikoa murrizteko, energiaren arloan erabiltzen ditugun baliabideak bertan gera daitezen.
  • Gizarte-kohesio handiagoa sustatzeko, guztion artean berdintasunez autogestionatuz.
  • Guztionak diren baliabideak erabiliz, egoera zaurgarrian dauden bizilagunak babesteko.