2019/11/22

Erabilera anitzeko plaza egiteko lanak hasi dituzte Urritzola-Galainen

Ultzamako Udala eta Urritzola-Galaingo kontzejua erabilera anitzeko plaza bat eraikitzen ari dira Urritzola-Galain udalerrian. Dagokion kontratazio prozesua egin ondoren, obra hori egiteaz arduratuko den enpresa A. Bengoetxea SL da.

Urriaren amaieran hasi zituzten obrak, eta erritmo onean doaz.

Proiektu hau Cederna Garalur 2014-2020 Toki Garapen Parte-hartzailerako Estrategiaren bidez finantzatzen da, Nafarroako Mendialdeko zerbitzu publikoak hobetzeko (LGP 2014-2020), eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak batera finantzatzen dute, LGENF Landa Garapenerako Funtsen bidez.

Jarduera honen helburua Ultzama bailarako azpiegiturak eta harreman soziokulturalak hobetzea da, Urritzola-Galain herriari aisialdirako gune sozial eta kultural bat emanez, erabilera askotarako plaza bat eraikiz, bertan herri horretako biztanleek era guztietako jarduera sozio-ludikoak eta kirol-jarduerak egin ditzaten, bai eta udalerrian edo zonaldean egin daitezkeen ekitaldiak ere.

Lanen erakunde sustatzailea Ultzamako Udala
Lanen kostua 71.280,94 €, gehi dagokion BEZa (%21)
Enpresa esleiduna CONSTRUCCIONES A. BENGOETXEA S.L.
Gauzatze-epea 19/12/31ra arte
Erakunde laguntzaileak CEDERNA GARALUR eta Urritzola-Galaingo Kontzejua