2026/11/17

Etxeko zaintzei buruzko hitzaldia

WhatsApp Image 2026-11-16 at 14.11.56.jpeg

Larraintzarko Osasun Etxeak eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak etxean zaintzaile bat kontratatuta duten familiei eta zaintzaileei beraiei zuzendutako hitzaldia antolatu dute.

Domingo Talens abokatuak, etxeko langileen eskubide eta betebeharretan adituak, kontratazioa, nominak, oporrak, langabezia eta Nafarroako aholkularitza-baliabideak izanen ditu hizpide. Parte-hartzaileen zalantzak argitzeko aukera ere egonen da.

Hitzaldia azaroaren 26an, 16:00etatik 18:00etara, eginen da Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, eta online jarraitzeko aukera ere izanen da.

Izena eman azaroaren 23a baino lehen: 948 305 353