2025/11/21

EUSKARAZKO JARDUERAK

1.png

Euskara zerbitzutik hurrengo hilabeteetarako hainbat jarduera antolatu dira bereziki haur eta gaztetxoei zuzenduak.

Ezin dugu ahaztu zeinen garrantzitsua den eskolaz kanpo euskarazko aisialdia lehenestea eta euskarazko jarduera kulturaletan parte hartzea, bereziki etxean euskara entzun eta praktikatzeko aukerarik ez dutenentzat.

D ereduko eskola batean ikasten duten haur eta gazteek hizkuntzaren garapena ere eskolatik kanpo landu beharko dute, benetan hizkuntza horretan gaitasun nahiko eskuratu behar badute.

Bide horretan laguntzeko, datozen hilabeteetan aukera interesgarriak daude Ultzamaldean.

Animatu, parte hartu eta EUSKARA BULTZATU!