2025/05/30
EUSKARAZKO LUDOTEKA UDAN

Aurtengo udan, NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATETIK, abuztuaren 18tik 29ra Ultzaman EUSKARAZKO LUDOTEKA antolatu dute.
- Adin tartea: 5 eta 11 urte bitartekoei bideratuak (biak barne). Ez da onartuko adin horretatik beherako haurrik.
- Izen-ematea: maiatzaren 26tik ekainaren 1era luzatuko dugu.
- Kuotak:
- 40€ haur bakoitzeko
- Anai-arrebak (2): 30€ haur bakoitzeko
- Anai-arrebak (3): 25 € haur bakoitzeko
- Ordutegia: 9:00etatik 13:00ak arte.