2026/02/02

Hiri-kontribuzioaren gaineko zergaren kuotaren % 90erainoko hobaria eskatzeko epea zabalik dago

Ultzamako Udalak hobariak onartu ditu 2026ko hiri kontribuziorako. Hori eskatzeko epea, 2026eko martxoaren 10ean amaituko da.


Hobariaz baliatu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte 2026ko urtarrilaren 1ean:

  • Etxebizitza zergadunaren ohiko etxebizitza izatea, eta bertan erroldatuta egotea.
  • Guraso bakarreko familiak izatea, guraso bakarreko egoeran, familia ugariak, kotizaziorik gabeko pentsiodunak, errenta bermatuaren hartzaileak edo bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren jasotzaileak.
  • Udalarekiko ordainketak egunean izatea.