2025/10/14
Hitzaldia: Menopausiaz solasten

Menopausia bizitzako etapa berri bat da, eta horri buruz hitz egiteak geure burua zaintzen eta hazten jarraitzen laguntzen digu.
Topaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Klimaterioaren faseak, sintomak, zainketak, tratamenduak eta sexualitatea jorratuko ditugu.
Partekatzeko, ikasteko eta elkarri entzuteko aukera bat.
- Urriak 29
- 16:00
- Jauntsarats – Apezetegiberri, 1. solairua
- Gaztelaniaz
- Eman izena urriaren 27a baino lehen, deitu osasun-zentrora: 948 309 350