2023/02/28

Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea zabalik da apirilaren 3ra arte

 

Diru-bilketako Erregelamenduari jarraikiz, Ultzamako Udalak zabalik dauka 2023ko martxoaren 1etik apirilaren 3ra Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2023ko kuota igorriak ordaintzeko borondatezko epea.


Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.


Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.


*OHARRA: Udaletxe honetan berriak diren ibilgailuak ez daude helbideratuta, eta hala egotea nahi bada, horretarako berariazko baimena eman behar du jabeak.