2020/05/07

Indarkeria matxistaren aurkako tokiko protokoloa egin aurreko diagnostikorako Inkesta

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Berdintasun Arloaren bidez, diagnostiko-prozesu bati ekin dio, Emakumeen Aurkako  Indarkeriaren Kontrako Jarduera Koordinatzeko Tokiko Protokoloa egin  aurretik.

Inguru honetan bizi zareten emakume guztien laguntza behar dugu, emakumeen aurkako indarkeriari buruz duzuen pertzepzioa ezagutzeko, eta horretarako, inkesta hau betetzera animatu nahi zaitugu.


Informazio guztia modu konfidentzialean eta anonimoan tratatuko da. 

Eskerrik asko zure iritzia eta laguntza emateagatik.