2025/10/30

Irakurle Txikien Kluba, Ultzamaldean

2025-26 IRAKURLE TXIKIEN KLUBA.png

Irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurtzeko ohitura hartzeko txikitatik hastea komeni, zenbat eta lehenago are eta hobe. Zentzu horretan, IRAKURLE TXIKIEN KLUBA egitasmoa jarri du martxan Ultzamaldeko Euskara Zerbitzuak.   

Joan den urtean Euskara Zerbitzuak egindako proba pilotua du oinarri IRAKURLE TXIKIEN KLUBAK. Ordukoan parte hartu zuten familiek oso balorazio positiboa egin zutenez, proba hura proiektu bihurtu eta eskaintza zabalagoa egin nahi dute, ahalik eta haur/familia gehien erakarriz.  Horrela, beraz, udazkenean eta heldu den udaberrian honako eskaintza eginen dute, zenbait saio antolatuz:

  • 2025.urtean 2 saio izanen dira: azaroak 27 eta abenduak 10
  • 2026. urtean 5 saio izango dira: otsailak 26, martxoak 26, apirilak 30 eta maiatzak 28.


Guztiak doakoak dira eta arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara eskaniko dira. Lekua zehazteke dago, izen-emate kopuruaren arabera zehaztuko da, eta ondoren jakinaraziko zaie partehartzeko asmoa duten guztei. 

  • Izen-emate epea: azaroaren 3tik 7ra izango da. 
  • Telefonoz Euskara Zerbitzura (948 30 51 34) deituta goizeko ordutegian. 
  • Guztira 30 plaza daude (horietatik 15 haurrentzat dira).