2018/09/27

Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko zerga 2018rako. Borondatez ordaintzeko epea.

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko irailaren 26tik urriaren 26ra epea dagoela Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko zergaren 2018rako igorri diren kuotak borondatez ordaindu ahal izateko.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen ezken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, M.ª Aranzazu Martínez Urionabarrenechea.