2022/07/06

Jolasak eta tailerrak Larraintzarko igerilekuan

 

Aurten ere, Euskara Zerbitzuak eta Ultzamako Udalak udako jolasak eta tailerrak antolatu dituzte Larraintzarko igerilekuan, uztailaren 20 eta 27an eta abuztuaren 3 eta 10ean.

Esku-lanak, ur jolasak, igerilekua… hamaika modu EUSKARAZ GOZATZEKO.

Ordua: 16:30etatik 18:30etara.

5 urtetik gorako umeendako.

Izena emateko igerilekuko harreran edo 948305134 telefonora deituz.

UDAN EUSKARAZ GOZATU!