2022/09/06

Kirol-jardueren eskaintza osagarria 2022-2023

 

2022ko abuztuaren 30ean, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hitzarmen bat onartu zuen Atarrabiako Udalarekin, Ultzamako Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan dauden bailaretako biztanleei Atarrabiako herritarrei eskaintzen zaizkien baldintza berberak aplika dakizkien.

Erabaki horiekin beraz, Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan dauden Odieta, Ultzama, Atetz eta Anuen bailaran 2022ko irailaren 1a baino lehen erroldatuta dauden herritarrek ondorengo Kirol Eskoletako kiroletakoren batean izena eman eta mankomunitateari jakinarazi beharko dio aipatutako onura ekonomikoa baliatu nahi badute, honek errolda eta onartutako baldintzak egiaztatu eta Atarrabiako Udalarekin beharrezko kudeaketak bideratzeko.
 

Atarrabiako eskaintzatara dagoeneko izen ematea egin duten edo eginen duten herritarrek, behin Atarrabiako Udalak jarritako bidetik ematea eginda, 2022ko irailaren 30a izanen dute azken eguna izen emateen berri emateko Mankomunitateari.

Hauen inguruko informazio gehiago eta izen ematea egiteko azalpen eta baldintzak:

+INFO