2023/05/10
Kirol-jardueren eskaintza osagarria 2023-2024
Iaz, Atarrabiako Udalak eta Ultzamaldeako Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu zuten, azkeneko honen kirol eskaintza osatuago izateko eta zenbait jarduerari jarraipena emateko helburuarekin.
Hitzarmen hori indarrean mantentzen da 2023/24 ikasturterako. Ultzamaldeako umeak Atarrabiako kirol eskaintzan inskribatu ahal izango dira erroldatu baten prezioan. Mankomunitateak bere gain hartuko baitu prezioaren diferentzia, %33a alegia.
Zerrendako kirolen batean izena emateko asmoa baduzue, Atarrabian ezartzen diren izen emate epe eta formez gain, Mankomunitateari jakinarazi beharra diozue.
MAIATZAK 14a (barne) arte duzue horretarako epea.
Hurrengo linka sakatuz egin dezakezue.