2024/03/12

KORRIKA BADATOR! “Harro Herri”

 

23. Korrika, Harro Herri lelopean, Irundik martxoaren 14an eguerdian abiatuko da, hamar egunez Euskal Herria zeharkatzeko.

Martxoaren 19an, asteartea, iritsiko da Ultzamara. 11:45 aldera sartuko da Gelbentzutik eta 13:00ak aldera aterako da Ilarregitik.

Udalaren kilometroa 1251. kilometroan dago (Larraintzar eta Autza artean) eta korrika 12:30ak aldera hortik pasako da.

Korrika dela eta, Ultzaman ekimen ugari prestatu dituzte. Hona hemen kartela programazioarekin.

Beraz animatu eta denok korrika egitera, harro, euskararen alde! Zatoz gurekin!