2019/05/08

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2019ko lehen seihilekoa

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz,  2019ko maiatzaren 14tik ekainaren 14ra epea dago Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko lehen seihilekoari dagokionez igorri diren kuotak borondatez ordaintzeko.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.