2024/11/25
MEDI IBILALDIAK | ZIRKULARRA: RASOS DE ALBI – TTUTTURRE – RASOS DE ALBI
Ibilbidearen deskribapena: Ibilbide zirkular hau Albiko aparkalekutik abiatuta egingo dugu. Hemendik emango diogu hasiera Aralarko lur soiletarantz, Ttutturre (1285 m) mendiaren tontorra lehenengo helmuga izanik. Ibilbidea zirkularra izango da, horrela Aralar mendilerroko parajeak zeharkatuko ditugularik. Ibilbide honetan ikuspegi ederrak ikusiko ditugu. Mendilerroaren goiko aldean. Paisaiak eta askotariko eremuak bisitatuko ditugu, pagadi polit batean hasita. Inguruan dauden "arkuek" bisitatzeko aukera izango dugu, baita hainbat trikuharriren hondarrak. Ibilbideak 4-5 ordu inguruko iraupena izango du, geldialdiak barne. Gure ustez, erdi mailako zailtasun duen jarduera bat da, gehiengoak arazorik gabe egiteko modukoa.
- EGUNA: azaroak 30, larunbata
- Elkargunea: Raso de Albi aparkalekua (https://maps.app.goo.gl/zoGHgzXJ5qpRnJLS7?g_st=iw)
- Ordua: 09:00
- Ibilbidearen distantzia: 12 km
- Desnibela +: 463m
- Zailtasuna: Ertaina
- Norberaren kontura ekarri beharreko materiala: Mendi-ibiliak egiteko oinetako egokiak, berokiak eta eguraldiaren arabera iragazgaitza, ura, txikitzeko zerbait.